XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eusko Jaurlaritzak, guk dakigunez, ez du oraindik Jabego Intelektualaren gaineko ezer erabaki, eta are kezkagarriago ez dirudi gauza haundirik espero daitekeenik.

Nekez betearaziko du, beraz, Estatutua, legea zertaz doan ez dakienean.

Baina, gure eskabidea ez diogu Jaurlaritzari zuzentzen, hutsune nabar hori bete dezan asmoz bakarrik.

Haruntzago goaz gure nahietan.

Eusko Jaurlaritzak, guk dakigunez, ez du oraindik Jabego Intelektualaren inguruko gaiak bereganatu eta garatzeko.

Estatutuak damaion aukeraz baliaturik, sailarteko batzorde bat sortu beharko luke Eusko Jaurlaritzak, euskal sortzaileen interesak babestu eta defendatzeko.

Ez gara utopiaz ari. Ez.

Badakigu hori posible dela eta gure eskabideak bide horretatik jo nahi luke, hots, euskal sortze-lana ahalik eta hoberen zainduta ikusi nahi izatetik.

Eta guzti horrek garrantzi haundiagoa hartzen du, euskal literaturak beste bultzada nabaria izan dezakeen une hauetan.

Gaurreguneko komunikabide ahaltsuei dagokie, noski, eta, bereziki, zine eta TBri.

Euskal literaturan oinarrituriko lehen pelikula kalean dago.

Euskal literatura beraz, lehen aipaturiko merkatal sarean dager, zine eta TBri esker.

Ez da azken kasua izango.

Alderantziz, gero eta leku zabalagoa eman behar zaio literaturari esandako komunikabide horietan, Euskal Telebistak 1986ean berezko ekoizpenari indar eta bitarteko berriez ekingo diolarik.

Nazioarteko lehiaketan sartzen gara, beraz, ekonomi-interesak dantza bizian izango direlarik.

Zeinek zaindu, guk baino hobeto, idazleen eskubideak?.

Ez nau baieztapen horiek egitera demagogiak bultzatzen.

Ziurtasunean oinarriturik egin ditut, hau da, zorionez (eta hasieran aitatzen nuen nire itxaropenak hementxe du beste euskarri bat) gure hizkuntza koordenada ekonomikoetan sartu direla ziurtasunean.

Bada beste alderdi bat, aurrekoekin zerikusirik duena, eta besterik ez bada ere aipatu nahi dudana.

Kanpoko promozioari nagokio.

Euskarak atzerrian euki ahal izango lukeen presentzia bitarteko guztietaz lagundu beharko litzatekeela uste dut, Euskadiren beraren promozioa adieraziko bait luke.

Ez dakigu noiz eztabaidatuko den Espainiako Parlamentoan Jabego Intelektualaren legetasmoa.

Baliteke gauden legealdian... eta baliteke hurrengokoan izatea.